Euskal emakumeen ogibideak Behe Erdi Aroan
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.114.2020.2Gako-hitzak:
Emakumeen Historia, Erdi Aroa, Lana, Lan-munduaLaburpena
Lan honetan Erdi Aroko euskal emakumeek lan-munduan izandako paperak aztertzen dira, era bateko edo besteko iturri dokumentalak oinarri hartuta: udalordenantza bildumak, kontabilitate-dokumentuak, testamentuak... Oso bestelako emakumeek gauzatu zituzten askotariko zereginen zerrenda agertzen da horietan. Alde batetik, etxearekin lotutako betebeharrak islatzen dira, etxeko lanak eta familianegozio mota askotan izan zuten parte-hartzea. Bestetik, nekazaritza-esparruko jarduera espezifikoen berri ematen da. Azkenik, hirietan loratzen ari zen ekonomiaren testuinguruan sortu zen ofizio sorta zabala islatzen da. Horrekin denarekin, funtsean, garaiko emakumeen ekarpen laboralaren irakurketa global bat egiten da ondoko orrialdeetan.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2020 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.