Aurrekontu publikoek sexurik ote dute? Genero-aurrekontuen osagai eta erronka nagusiak

Egileak

  • Yolanda Jubeto Ruiz

Laburpena

Azken bi hamarkadetan, Australiako Gobernu Federalak bere aurrekontu publikoan generoa txertatzen hasi zenetik, ildo horri jarraitu dioten esperientziak mundu osoan zabaldu dira. Gaur egun, berrogeita hamar herrialde baino gehiagotan ari dira analisi hauek indarrean jartzen. Leku guztietan abiapuntu metodologikoa antzekoa izan da, nahiz eta martxan jarri orduko bakoitzak bere errealitatera egokitu behar izan duen. Ekimen horiek ikusita, artikulu honen helburuak bi dira. Alde batetik, aurrekontu publikoen baitan nola islatzen diren gizarte jakin batean dauden genero-bereizkeriak eta, bestetik, zer-nolako tresnak garatzen ari diren Kontu Publikoen generoneutraltasun faltsua agerian uzteko. Horrez gain, tresna horien aukerak eta mugak aipatu nahi ditugu, aurrean dituzten erronkak argiago ikus ditzagun.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2007-09-07

Aipuak nola egin

Jubeto Ruiz, Y. (2007). Aurrekontu publikoek sexurik ote dute? Genero-aurrekontuen osagai eta erronka nagusiak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (61), 25–44. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4225

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak