Emakumeok, zientzia eta teknologia

Egileak

  • Yolanda Jubeto Ruiz

Laburpena

Artikulu honen helburua bikoitza da. Alde batetik, historian, emakumeek jakintzarekin izandako harremanak aztertzea, Europako kasua aztertuz bereziki, honen aukerak eta mugak islatzeko. Eta bestetik, mende honetan,
jakintza, teknika eta, oro har, berrikuntzaren sortze-prozesuak aztertu dituzten ereduak laburbiltzea, euren eragileak hobeto ezagutzeko eta emakumeen presentzia eskema horietan noraino iristen den ikusteko. Amaitzeko, emakumeek esparru horietan aukera gehiago izateko, zer nolako oinarrizko aldaketak bultzatu behar ditugun dugu hizpide.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2000-08-14

Aipuak nola egin

Jubeto Ruiz, Y. (2000). Emakumeok, zientzia eta teknologia. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (33), 3–19. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4042

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak