Gizarte-langintzaren lanbideari buruzko ikerketen errebisioa

Egileak

  • Kontxesi Berrio-Otxoa Otxoa de Angiozar
  • Ainhoa Berasaluze Correa

Laburpena

Artikulu honek jasotzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-langintzaren errealitate profesionalari buruzko ikerketa abiatzeko hastapenetan egindako miaketa bibliografikoaren eta dokumentuen azterlanaren emaitzak. Zehazki, gizarte-langintzaren lanbidea aztergaitzat izan duten ikerketak erabili ditugu. Lortutako emaitzak estatu espainiarreko gizarte-langintzari buruzko produkzio zientifikoaren gutxi gorabeherako argazkia ere badira, eta bidenabar, gizarte-langintzaren jakintza-arloan interes- eta kezka-iturri den gaira garamatzate: ikerketa zientifikora eta jakintzaren sortze-lanera.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2006-12-20

Aipuak nola egin

Berrio-Otxoa Otxoa de Angiozar, K., & Berasaluze Correa, A. (2006). Gizarte-langintzaren lanbideari buruzko ikerketen errebisioa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (59), 25–39. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4214

Zenbakia

Atala

Artikuluak