Gazteak eta gazteen parte-hartzea

Egileak

  • Alvaro Marcos Gonzalez

Laburpena

Zaila da gazteei buruz hitz egitea horrela, oro har. Izan ere, gazte- mota asko daude, gaztaroa bizitzeko erak bezainbeste. Adinari erreparatuz gero, estatistika gehienek gazteak 18-30 urte bitarteko pertsona oro direla adierazten digute. Tarte zabal hori gauza batzuetarako baliagarria izan arren, gure ikuspegitik zabalegia da, adin-tarte horretan sartzen diren pertsonen bizipenak, nahiak eta espektatibak oso ezberdinak direlako. Hori dela eta, artikulu honetan adin-tartea gehiago mugatuko dugu, eta zenbait datutarako erabiltzen den adin-tartearekin bat egingo dugu, 18-25 urte bitartekoa ezarriz. Gainera ez dugu egingo ikuspegi itxi batetik; adin-tarte hau aukeratzeko pi- suzko arrazoi bi egon badaude: alde batetik, huraxe delako gazteen berezko adierazgarria bizitzeko denbora-tarterik aipagarriena, esperientziak era intentsiboan bizitzeko garaia alegia, eta beste alde batetik, 25 urterekin be- tetzen delako gure antolakuntza politiko orokorrean, Europako Batasunean, gazteen emantzipazioa bideratzeko jartzen den batez besteko adina. Datu esanguratsua ezbairik gabe, egoeraz hausnartzeko eta aldarrikapenak finkatzeko baliagarria.

Deskargak

Downloads

Argitaratua

2005-09-19

Aipuak nola egin

Marcos Gonzalez, A. (2005). Gazteak eta gazteen parte-hartzea. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (54), 123–131. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4183

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak