Parte-hartzea, nortasuna eta kontra-portaera Iparraldean
Laburpena
Azken bi hamarkadetan Iparraldean jazo den bilakaera ikustea nahikoa da lurralde horretan gertatzen ari den aldaketa politiko sakonaz ohartzeko. Aldaketa horrek zenbait elementutan du oinarri: 1) tokiko ezber- dintasuna berraurkitzea; 2) euskal nortasunaren garapena; 3) erankundetze- eskariaren hastapena, Iraultzaren ostean Iparraldea Pirinio Atlantikoen Departamenduan sartzearen ondorioa dena; 4) abertzaleen zentralitatea, zenbait hauteskundetan lortutako botoen % 10-15 baino eragin askoz ere nabariagoa duena. Oro har, aipaturiko lehenengo hiru aldagaiak —ezberdin- tasuna, nortasuna, instituzionalizazioa— ulergarriak dira bakarrik abertzaleen esparruak 90eko hamarkada arte izan duen zeregina kontuan hartuz. Eta kontrakoa, hiru aldagai berri horien egonkortasunak abertzaletasunaren egoera eta jarrerak indartzen ditu.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2005 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2005-09-19
Aipuak nola egin
Ahedo Gurrutxaga, I. (2005). Parte-hartzea, nortasuna eta kontra-portaera Iparraldean. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (54), 61–72. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4179