Hezkuntza Berezian esku hartzeko oinarri psikologikoak. Erabilera praktikorako baliabidea

Egileak

  • Fernando Trebol Unzue
  • J. Olazabal

Laburpena

Artikulu honetan Irakasletza Diploman aritzen diren ikasleei zuzendutako edukia agertzen da. Hainbat egileren definizioak eta teoriak biltzeko sintesi-lana izan da. Aztertutako egile nagusiak Palacios eta Marchesi (1990 eta 1999) eta Howar Gardner (1999) izan dira. Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleen nahaste ezagunenen aurrean ideia orokorra jasotzeko lana izan da ere. Era berean, esku-hartzea eskolan eta ikasleen familietan nola antolatu ahal den azaltzen du.
Oro har, irakaskuntzan diharduten pertsonek kontuan hartu behar dituzten hainbat ezaugarritatik aparte, ikasleen inguruarekiko komunikazio-gaitasunaren ahalmena kontuan hartzea aldarrikatu nahi izan da.
Jorratu diren eremuak honakoak dira: dislexia, hiperaktibitatea, ezintasun motoreak, garun-geldiketa, Down Sindromea, supergaituak eta autismoa. Lana argiagoa izateko taula, eskema eta zenbait kontzeptu-mapez lagundutako lan orokor bat duzue, non Irakasletza Diplomako ikasleen ikasketei argibideak eman nahi zaizkien.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2004-07-07

Aipuak nola egin

Trebol Unzue, F., & Olazabal, J. (2004). Hezkuntza Berezian esku hartzeko oinarri psikologikoak. Erabilera praktikorako baliabidea. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (49), 59–86. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4143

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak