Dismorfofobiaren tratamendu psikologikoa: kasu klinikoa
Laburpena
Dismorfofobia kasu batean egindako ebaluazioa eta tratamendua deskribatzen dira artikulu honetan. Pazientea 23 urteko neska bat da, eta azken sei hilabeteetan jarduera sozial gehienak saihestu ditu bere hortzak beltz daudelakoan. Tratamenduak 6 saio iraun ditu, eta bertan aurrejartzea, herstura bideratzea eta asertibitatea landu dira. Bai tratamenduaren ondoren, bai hori bukatu eta hilabete eta erdira egindako jarraipenean, pazienteak hobekuntza nabaria erakutsi du herstura-, beldur- eta egokitzapen-mailan. Kasu honek klinikari eta ikerlariei egin diezazkiekeen ekarpenak azaltzen dira artikuluan.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2003 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2003-12-31
Aipuak nola egin
Salaberria Irizar, K., & Belaunzaran Mendizabal, J. (2003). Dismorfofobiaren tratamendu psikologikoa: kasu klinikoa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (47), 67–79. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4130