Fobia sozial orokorraren tratamendu psikologikoa esposizioaren bidez: kasu klinikoa

Egileak

  • Karmele Salaberria Irizar

Laburpena

Fobia sozialeko kasu baten aurrean esposizioaren bidez burututako tratamenduaren deskribapena agertzen da artikulu honetan. Pazientea, 22 urteko neska da, eta betidanik herstura sozial handia sentitu du. Tratamenduak 8 saio iraun zituen, talde-formatoan eta bi hilabetez. Saio terapeutikoen barruan, egoera arazotsuenganako esposizioak eta pazienteak saio batetik bestera etxean egin behar zituen lanak izan ziren tratamenduaren muina. Halaber, trebetasun sozialen eta asertibitatearen estrategiak eskaini zitzaizkion pazienteari. Urtebeteko jarraipena egin ondoren, pazienteak hobekuntza nabaria agertzen du, hersturaren eta ekidinaren beherakada behatzen delarik. Bestalde, hobekuntza nabaria da baita ere helburu bezala finkatutako jokabideetan, asertibitatean eta adaptazioan. Kasu honek klinikarako dituen inplikazioak komentatzen dira.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

1995-07-14

Aipuak nola egin

Salaberria Irizar, K. (1995). Fobia sozial orokorraren tratamendu psikologikoa esposizioaren bidez: kasu klinikoa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (14), 79–88. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3820

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak