EGUNKARIA itxi dute, baina proiektua bizirik dago

Egileak

  • Jesus Mari Zalakain Garaikoetxea

Laburpena

Euskaldunon Egunkaria bortizki itxi zutenean eta bere kudeatzaile nagusiak kartzelaratu eta torturatu, mundu guztiak salatu zuen epaile espainiarraren jokabide ausarta. Guztion puntu sentikorrenean jo izan balute bezalako erantzuna eman zitzaion euskarazko egunkari nazionalaren itxierari. Baina hasierako giroa ez zen hain bateratua izan. Beraz, artikulu honetan, Euskaldunon Egunkaria zenaren jaiotze-prozesuko gorabeherak eta nekeak kontatzen dira, haurdunaldi luzea bezain gatazkatsua izan baitziren sortzeko unea eta ondoko urteak. Lehenaldiko kontuek gertatu berriak izan diren gertakariak hobeto ulertzeko balioko digutelakoan idatzi dira lerro hauek, eta nondik gatozen ondo konpreni dezagun nora goazen ez ahazteko. Bide batez, itxaropenez beteta agurtzen du autoreak Berria egunkaria, haren oinordeko zuzena delakoan hasierako arnasa eta eragiteko hauspoa osorik gordetzen dituen neurrian, eta, modu berezi-berezian gogoratzen ditu hura posible egin duten lagunak.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2003-10-28

Aipuak nola egin

Zalakain Garaikoetxea, J. M. (2003). EGUNKARIA itxi dute, baina proiektua bizirik dago. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (45), 26–69. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4117

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak