Alfabeto bat Karlos Linazasororen munduaz

Egileak

  • Ibon Egaña Etxeberria

Laburpena

Gaur egungo euskal narratiban oso bide berezia, desberdina ari da lantzen Karlos Linazasoro tolosarraren literaturgintza. Narraziogintzan nagusi diren ildoetatik aldenduz, errealitatea eta fantasia nahasten dituen literatura bat da berea, Borges edo Cortázarren ekarpenak bere egin eta haiek eguneratzen, bere estilo propiora ekartzen asmatu duena, beti ere Kafka eta absurdoaren literatura oso presente dituela. Artikulu honek merezi adinako arretarik bereganatu ez duen idazle baten obrarako lehen hurbilpen bat izan nahi du. Hiztegi edo alfabeto eran itxuratuta, Linazasororen Ez balego beste mundurik narrazio-bildumaren irakurketa proposamen bat dira orrialde hauek.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2003-05-23

Aipuak nola egin

Egaña Etxeberria, I. (2003). Alfabeto bat Karlos Linazasororen munduaz. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (44), 63–86. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4112

Zenbakia

Atala

Artikuluak