Giza irudiaren marrazkia: heldutasun-adierazleen datu normatiboak Euskal Autonomia Erkidegoan

Egileak

  • Carmen Maganto Mateo
  • Soledad Cruz Saez
  • Gorka Perez

Laburpena

Ikerketa honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan giza irudiaren testaren heldutasun-adierazleen berriskuspena egitea da; eta, ondorioz, eguneratuta dauden datu normatiboak eskaintzea. Lagina ikastetxe publiko, pribatu eta ikastoletako 4-8 urte bitarteko 539 neska-mutilek (269 mutil eta 270 neska) osatzen dute. Koppitz (1974) testaren egileak eskainitako balorazio-irizpideak jarraituz egin da ebaluazioa. Heldutasun-adierazle batzuk, Koppitzek proposatutakoa baino lehenago lortzen direla adierazten dute emaitzek; beraz, ikerketa honetan baremo gaurkotuak aurkezten dira. Zenbait heldutasun-adierazletan neska-mutilen arteko desberdintasun esanguratsuen agerpenak sexuaren araberako zuzenketa-taula desberdinak mantentzera eraman gaitu.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2002-10-18

Aipuak nola egin

Maganto Mateo, C., Cruz Saez, S., & Perez, G. (2002). Giza irudiaren marrazkia: heldutasun-adierazleen datu normatiboak Euskal Autonomia Erkidegoan. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (42), 103–121. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4100

Zenbakia

Atala

Artikuluak