Jokaera agonistikoen ondorio ezkorrak ekiditeko estrategiak: errekontziliazioa primateetan

Egileak

  • Eluska Aizpurua Sanz

Laburpena

Gure gizartean agresioa jokaera anormal eta negatibo gisa ikusten den arren, jokaera arrunta eta egokitzailea da berez, animalia guztietan, harrapariengandik babesteko garaian, bai eta baliabide berberak ustiatu behar dituzten animalien artean ere, paper garrantzitsua betetzen duena. Dena dela, jokaera agonistikoak banakoen arteko harremanetan eragin kaltegarriak ere baditu, eta taldetan bizi diren animaliek ondorio ezkor horiek ekiditeko mekanismo bereziak garatu dituztela proposatu izan da. Lan honetan, jokaera agonistikoari buruzko ikuspegi nagusiak aipatu ondoren, gatazkaren ondorio ezkorrei aurre egiteko primateek erabiltzen dituzten mekanismo horien azterketa egiten da ikuspegi etologiko batetik, arreta bereziki errekontziliazioan jarriz. Gainera, jokaera horren gertatzea ikertzeko metodo erabilienak azaltzen dira; errekontziliazioa gertatzeko probabilitatean eragiten duten hainbat aldagai aipatzen dira, eta errekontziliazio-jokaeraren eboluzioari buruz proposatu izan diren hipotesien berrikuspena ere egiten da.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2001-05-09

Aipuak nola egin

Aizpurua Sanz, E. (2001). Jokaera agonistikoen ondorio ezkorrak ekiditeko estrategiak: errekontziliazioa primateetan. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (36), 41–52. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4057

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak