Erlijioa eta herri-nortasuna Euskal Herrian eta Quebec-en

Egileak

  • Xabier Itzaina

Laburpena

Lan hau neurri handiko konparaketa-entsegu bat besterik ez da. Qué- bec, Hego eta Ipar Euskal Herrian erlijio katolikoak eta identitate kolektiboak zer harreman daukaten genuke larriki aztertu nahi. Charles Taylor-en instituzioaren kontzeptuaz baliatuz (zerbitzu-erakundea/erakunde-identifika- tzailea), Elizak eta abertzalegoak ze lotura ukan duten dugu begiratzen. Hori dela eta, hiru denboraldi historiko bereizi ditugu, XIX. mende-bururatzetik gaurdaino. Lehena litzateke Eliza eta nazioaren arteko lotura hegemonikoa, estatuarekilako harreman konfliktibo-kooperatibo batekin doana. Bigarrena litzateke sekularizazio-prozesu partzialarena, non nazioak bere burua erlijiotik bereizten duen, baina estatuarekilako gatazkan aitzina segituz. Eta hirugarren denboraldia harreman horien berkonposaketa da, batez ere autodeterminazioa, bakea eta Elizaren leku publikoaren inguruko eztabaidekin. Hemen badirudi azkenean, Québec eta Hego Euskal Herria elkarri hurbilago direla Ipar Euskal Herritik baino.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

1999-02-12

Aipuak nola egin

Itzaina, X. (1999). Erlijioa eta herri-nortasuna Euskal Herrian eta Quebec-en. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (31), 129–150. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4027

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak