Basoa Euskal Herriko historian zehar
Laburpena
Antzinako Errejimenean basoa bizitzaren bizigunea zen. Garai honetan jarduera gehienak basoaren inguruan kokatzen ziren: gizakumeen elikadura, abereen janaria, ehiza, etxeko sua, ikatzaren industria, eraikinak, nekazaritza, etxeko eta teknika tresnak, ontzigintza, e.a. Horregatik, basoak izan zuen bilakaera jarduera hauekin oso lotuta zegoen. Gipuzkoan eta Bizkaian jarduera hauen arteko eta basoaren inguruko aurkakotasuna bortitza baino bortitzagoa izan zen. Egun, gauzak aldatu dira, basoak ez baitu ekonomiarekiko hainbeste garrantzirik. Momentu honetan basoarekiko interesa izadiaren kontserbazioan eta suntsiketan datza.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 1999 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.