Zesar Tito Libioren lanean: imitazio eraldatzailearen etsenplu bat diskurtso historikoan

Egileak

  • Jesus Bartolome Gomez

Laburpena

Libiok (AVC 10. 28.8-12) Zesarren lanetik (BG 4. 33.1-34.1) hartu duen pasarte bat aztertzen da artikulu honetan imitazio legez: Zesarrek britaniar gisa aipatzen duen gerra taktika bat, orgetako borroka alegia, Sentinoko gudaldian txertatu du Libiok. Narrazio historikoa ulertzeko bi era erakutsi nahi dira konparaketa honen bitartez, imitazioak literatura erromatarrean duen garrantzia eta eginkizuna nabarmenduz. Ihardunbide dinamiko eta esanguratsu bezala azaltzen da imitazioa, bi testuren arteko erlazio eraldatzaile legez (testuartekotasun prozesua). Bide batez, Antzinateko historiografiak egungoaren aldean dituen ezaugarri berezi batzuk erakusten dira.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

1996-04-16

Aipuak nola egin

Bartolome Gomez, J. (1996). Zesar Tito Libioren lanean: imitazio eraldatzailearen etsenplu bat diskurtso historikoan. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (16), 67–77. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3838

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak

Egile beraren artikulu irakurrienak