Kant eta Mendelssohn: arrazoimena ezbaian

Egileak

  • Joxe Azurmendi Otaegi

Laburpena

Arrazoimenak bere buruari ezin erantzun dizkion galderak behin eta berriro jartzea eta jartzeari ezin uztea, arazo etengabea da Kanten obra osoan, prekritikotik kritikora eta hilostekora. Entseiatu izan dituen paradoxaren azalpide ezberdinen artean, agian argitsuena problema hori orientazio-arazo gisa planteatu duena da: espazioan fisikoki orientatzen jakiteko lehen erreferentzia norbere gorputzezkotasuna den bezala, espekulazioan bere “beharrak” ditu arrazoimenak metafisikoki orientatzeko funtsezko erreferentzia eta irizpide. Hau da, espekulazioan esperientziak ezin gidatu duen arrazoimena, bere beharrak egin lezake. Beharra, adiera honetan (Bedürfniss der Vernunft), arrazoimenaren fedearekin berdintzen da, zeinak ez duen ordea zerikusirik arrazoizko fedearekin (vernünftiger Glaube vs. Vernunftglaube), gaztelaniaz ohizko itzulpenak nahaski pentsarazten duenaren aurka.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

1996-04-16

Aipuak nola egin

Azurmendi Otaegi, J. (1996). Kant eta Mendelssohn: arrazoimena ezbaian. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (16), 57–65. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3837

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak