Santamariaren pentsamendu atarikoa
Laburpena
Santamariaren pentsamendua pertsonalista dela guztiok ezaguntzat emanik, galdetzen da zehatz-mehatz zein galderari erantzun nahi izan dien, haren pertsonalismo konkretuak. Artikuluak azaltzen du horiek ez direla funtsean kultura ororen eta filosofiaren historia osoaren azpian beti dauden galderak besterik: bizitzaren zentzuaren arazoa bere hiru mailatan, hots, bizitza indibidualarenean, bizitza historian landuarenean eta bizitza kosmoan ahituarenean. Gizarte moderno teknologikoan galdera horien birplanteamendua dago, pertsonaren balioaren galdera, helburu eta ez bitarteko bihurtzen baita.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 1997 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.