Euskararen batasunerako hezkuntza-urratsen inguruko zenbait gogoeta
Laburpena
Euskararen batasuna medio ikerketa batzuk plazaratzen ari baldin badira ere, gehienak hizkuntzalaritza, soziolinguistika edota historia dute abiapuntu nahiz helmuga.
Uztaro honetan, berriz, gure hizkuntzaren gizarte-eraikuntza modernoan horrenbesteko garrantzia duen euskararen batasuna ikuspegi diakronikoaz behatu nahi dugu. Hau da, euskararen hizkuntza literarioaren hedapenari so egin nahi diogu berarentzat funtsezkoena den berrekoizpen- -mekanismoetatik begiraturik: heziketa, eta zehazkiago irakaskuntzatik bertatik, alegia.
Horrexegatik hemen eskaintzen dugun lan-bildumak gehiago joko luke hezkuntzaren historiaren alde ohizkoak dauzkagun hurbilketa ideologikoetara baino. Planteamendu berria, beraz, dagoeneko mende laurden trinkoa duen historia baterako, euskara batuarena hain zuzen.
Hastapenetan eta Paulo Iztuetaren eskutik, euskal kultura soziologikoki jorraturik izango da arlo eta espazio desberdinetan. Hauxe ardatza izanik eta Fito Rodriguez Bornaetxeak kudeaturik, euskararen estandarizazioaren berri modu labur baina trinkoan ematen saiatuko gara.
Aipatutako oinarri haietatik euskararen hedapena ulertu ahal izateko eredu berria eraikitzerik dagoelakoan Pauli Davilak landutako hurbilpen metodologikoa jorratuko dugu.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 1993 Uztaro

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.



