Nafarroako euskara: azterketa dialektometrikoa
Laburpena
\"Batbederac daqui heuskal herriã quasi
etche batetic bercera-ere minçatzeko
manerán cer differentiá eta diversitatea den\"
(Leiçarraga)
Formulazio matematikoak erabiliz eta A.M. Echaidek El euskera en Navarra: Encuestas lingüísticas (1965-1967) lanean aurkeztutako datuetan oinarrituz Nafarroan hizkuntz datuek duten egituraketa ikertuko da. Arazoari ahal denik eta era objektiboenez ekiteko dialektometria hitzarekin ezagutzen den metodologia jorratzen da. Lanaren zehar ibilpidearen urrats guztiak ikusten dira: corpusaren hautaketa, matrizeak, mapen elaboraketa, azkenik interpretazio geolinguistiko baten proposamena azaltzen delarik.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 1992 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.