Hizkuntza-aldagaien aldakortasuna: lehen hurbilketa
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.118.2021.5Gako-hitzak:
Hizkuntza-bariazioa, <i>Cluster</i> analisia, Multidimensional Scaling, Euskara, AditzaLaburpena
Geolinguistikan orain arteko ikerketa gehienen helburua hizkuntzaren bariazioak geografian duen proiekzioa ikertzea izan da. Ikerketa honetan, aldiz, hizkuntzaezaugarriek marrazten dituzten isoglosen artean patroi geografikorik den ikertzen da. Hizkuntzalaritzan maiz entzun den «hitz bakoitzak bere historia du» esaldia egia den frogatzeko metodologia berri baten lehen urratsak eman dira bertan. Horretarako gramatika-ezaugarriak erabili dira; hain zuzen ere, aditz jokatuari dagozkion ezaugarriak. Bide berria garatzean dialektologia kuantitatiboan ezagunak diren cluster analisia eta Multidimensional Scaling (MDS) erabili dira: cluster analisiaren bidez aztertzen diren aldagaien arteko balizko patroi geolinguistikoak zehazteko eta MDS analisia aldagaien hurbiltasun-urruntasunak ikertzeko. Gramatika-ezaugarrietan ezaugarri batzuek patroi berak erakusten dituzte eta aplikatu den metodologiak aurreikuspen interesgarriak eskaintzen dituela ondorioztatzen da.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2021 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.