Nor da nor Lur Hiztegi Entziklopedikoan? Euskarazko lehenengo entziklopediaren demografia digital alderatua
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.124.2023.2Gako-hitzak:
Entziklopedia, Unibertsaltasuna, Demografia, Wikidata, Humanitate digitalakLaburpena
1991n argitaratu zen Lur Hiztegi Entziklopedikoaren helburua euskararen diglosiarekin amaitzea zen, euskarazko entziklopedia orokor eta unibertsal bat eskainiz. Entziklopedia batek helburu unibertsala izateak zer esan nahi duen aztertu dugu, eta helburu hori bete duen edo ez ikertu dugu. OpenRefine eta Wikidata erabiliz, Lur Hiztegi Entziklopedikoan agertzen diren biografia guztiak aztertu eta parekatu ditugu. Horrela, demografia digital bat egiteko aukera izan dugu. Unibertsaltasun-helburu hori bete den edo ez jakiteko, beste entziklopedia orokor batzuekin alderatu ditugu biografia horiek. Emaitzak erakusten du euskarazko lan hau, xumeagoa izanda ere, Europako gainontzeko entziklopedien pare zegoela.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2023 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.