Adberbioak euskaraz: hitz mota bakarra ala gehiago?
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.123.2022.5Gako-hitzak:
Euskara, Adberbioak, Modifikatzaileak, Morfologi, Gramatika-kategoriakLaburpena
Artikulu honetan adberbio deitu zaion gramatika-kategoria edo hitz motari buruzko gogoeta kritiko bat egiten da. Euskarari buruzko ohiko gramatiketan ez da argi definitzen zer hitz sartzen den sail honetan eta zer ezaugarri dituzten adberbioek. Hori argitu nahian, hemen adberbio deitu izan diren euskarazko hitzak itxura morfologikoaren arabera sailkatu eta bakoitzak zer jokabide duen deskribatzen da, multzoen artean dauden antzekotasunak eta desberdintasunak nabarmenduz. Horretarako, arazoa aurkeztu ondoren, beste hizkuntzen zein euskararen gramatiketan adberbioa definitzeko egindako ahaleginak berrikusten dira eta, sailkapen morfologiko batez, azpisail bakoitzaren ezaugarriak deskribatzen dira. Azkenik, deskribapen horretatik erator daitezkeen zenbait ondorio aurkezten dira adberbio kategoriaren zilegitasunaz.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2022 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.