Artearen historia digital parekiderantz: euskal emakume artistak Wikipedian

Egileak

  • Maite Luengo Aguirre
  • Marina Arranz Bombín

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.121.2022.1

Gako-hitzak:

Wikipedia, Emakume artistak, Humanitate digitalak, Artearen historia

Laburpena

Euskal testuinguru akademikoan humanitate digitalak garatzen ari diren honetan, ikerketa-ildo berriak zabaltzen ari dira. Horietako bat euskarazko Wikipediak ezagutza-alorrekin duen harremana dugu. Artikulu honetan, zehazki, artearen historia osatzean emakume artistak ikusarazteko duen gaitasunaren azterketa burutu dugu. Helburu nagusia izan da autoreen ikusgaitasunerako Wikipediak eskaintzen dituen aukera eta erronken inguruan hausnartzea. Horretarako, lehendabizi artearen historiako kontaketaren oinarriak berrikusi ditugu, irizpide tradizionaletatik abiatu eta gero, berrikuspen feministetan kokatu gara, Wikipediak eskaintzen dituen aukerak behatzeko. Ondoren, Wikipediako euskal artisten sarrerak aztertu ditugu. Alde batetik, artista kopuruen genero-banaketak hartu ditugu kontuan joerak azaleratzeko; bestetik, existitzen diren biografien ezaugarriak aztertu ditugu, idazkera, adinjoera eta irudien presentzian arreta jarriz. Era horretan, euskal emakume artistek Wikipedian duten oraingo egoera argitu eta, etorkizunera begira, ikerketa-ildo hau garatzeko oinarrizko ezagutza eskainiko dugu.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2022-06-15

Aipuak nola egin

Luengo Aguirre, M., & Arranz Bombín, M. (2022). Artearen historia digital parekiderantz: euskal emakume artistak Wikipedian. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (121), 5–30. https://doi.org/10.26876/uztaro.121.2022.1

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak