Emakume marokoarra Europara doan migrazio-fluxuaren bektore ekonomiko eta sozial gisa, Marokoko Familia Kodearen aplikaezintasun praktikoaren aurrean
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.120.2022.1Gako-hitzak:
Emakume marokoarra, Marokoko Familia Kodea, Migraziofluxua, Bektore ekonomiko eta soziala, IntegrazioaLaburpena
Artikulu honen helburua da gogoeta demokratiko eta ireki batetik emakumearen egoera aztertzea Marokoko Familia Kodearen erreformaren aurrean. Kontuan izan behar da, praktikan, estereotipo sexistek eta Marokoko gizarte-egituren hauskortasunak hainbat oztopo eta zailtasun ekarri dituztela erreforma hori aplikatzean. Hori dela eta, emakume marokoarra Europara doan migrazio-fluxuaren bektore ekonomiko eta sozial nagusia bihurtu da. Ezinbestekoa da aipatzea migrazio horrek kulturen arteko elkarbizitza dakarrela halabeharrez, bi zutabetan oinarrituz: giza eskubideen arloan gutxieneko komun bat onartzea, eta aniztasuna errespetatzea eta integratzea.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2022 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.