Herri-ipuingintza euskal eta europar tradizio literarioetan. Mari Xor-en kasua

Egileak

  • Xabier Hernandez Llona

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.119.2021.7

Gako-hitzak:

Euskal literatura, Herri-ipuingintza, <i>Mari Xor</i>, Azterketakonparatiboa

Laburpena

Euskal Herriko zein Europako testuak oinarri hartuta, euskal herri-ipuingintza europar tradizioan kokatu nahi da, bietan dauden ipuinen aldaera desberdinak aztertzeko eta konparatzeko. Obra jakin bat hartu da ikergai, Mari Xor edo ezagunagoa den Marierrauzkinena, hain zuzen ere; alde batetik, dituen euskarazko beste aldaeren artean alderatzeko eta, bestetik, bereziki Europako beste bertsioekin parez pare jartzeko. Nagusiki, lau ardatzetan jarri da arreta: ipuinaren ezaugarri orokorretan, gertaeretan, pertsonaien ezaugarrietan, eta sinbologian eta imajinarioan, hain justu ere. Azterketak erakusten du Euskal Herrian eta gure herri-literaturaren tradizioan kokatuta dagoen ipuina dela baina, aldi berean, unibertsala ere badela. Ahozkotasuna indartsua den kultura honetan, testuen aldakortasuna ia berezko ezaugarria da, baina hori izan da, hain zuzen ere, irauteko bermea. Elementu batzuk aldagaitzak diren bitartean, beste batzuk aldatuz joan dira, eta aldaketa bera izan da sorkuntzarako iturri.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2021-11-25

Aipuak nola egin

Hernandez Llona, X. (2021). Herri-ipuingintza euskal eta europar tradizio literarioetan. <i>Mari Xor</i>-en kasua. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (119), 121–142. https://doi.org/10.26876/uztaro.119.2021.7

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak