Arabako euskalgintza ekaitzaren barruan (1939-1975)
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.119.2021.5Gako-hitzak:
Araba, Euskara, Euskalgintza, Frankismoa, IkastolakLaburpena
Artikulu honen xedea Arabako euskalgintzaren bilakaera frankismoan azaltzea da. Lehenik eta behin, ulertu behar dugu euskalgintza kontzeptu zabala dela, eta artikulu honetan helduen euskalduntzean, ikastoletan eta kulturgintzan zentratuko gara. Testuingurua dramatikoa zen Araban, mendeetako gainbeheraz gainera, frankismoaren errepresioaren erruz hizkuntza hilzorian zegoen. Egoera kezkagarri horretan, hainbat pertsona hasi ziren lanean euskararen berreskurapenaren aldeko hainbat arlotan, lehenik ilunpean eta denbora joan ahala argitasunean. Horrela, 1970eko hamarkadan jauzi bat eman zuen, helduen euskalduntzea eta ikastolak formalizatu ziren, eta kulturgintza zabaldu zen. Arabako euskalgintzak berezitasun batzuk eduki arren, Euskal Herriko marko orokorraren barruan koka dezakegu, garapena berbera izan zen eta gure herrialdean ere nabaritu ziren euskal munduan gertatutako tentsioak, adibide ezagunena euskararen batasunaren inguruko eztabaida izan zen. Oro har, ertz ugariko borroka izan zen, bertan politika edo erlijioa nahastu zirela eta. Oro har, esan dezakegu orduan hasi zela Araban euskara biziberritzeko bidea.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2021 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.