The Truman Show pelikularen argi-ilunak: argiaren metaforaren aktualizazio bat

Egileak

  • Oihane Zuberoa Garmendia Glaría

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.117.2021.2

Gako-hitzak:

<i>The Truman Show</i>, Argia, Egia, Tradizioa

Laburpena

Lan artistiko oro tradizio baten baitan kokatzen da eta ezinbestean tradizioarekin hartu-emanaren ondorioz sortzen da; dela tradizioari jarraipena emanez, dela tradizioa moldatuz edo dela tradizioa irauliz. Lan honen helburua da The Truman Show pelikulan aurki daitekeen tradizio luzeko metafora bat arakatzea eta haren eragina identifikatzea: argiaren metafora, hain zuzen ere, zeina egiaren eta jakinduriaren bilaketaren irudi izan den. Horretarako, lehenik eta behin, argiaren metaforaren hiru aurrekari historiko eta filosofiko mahaigaineratuko dira: antzinateko Greziako eta bereziki Platonen ikuspegia, iturri kristauak eskaini duen ikuspegia, eta, azkenik, Ilustrazioaren ikuspegia. Horren ostean, filmaren nondik norakoa hobeto ulertzeko hainbat gako eskainiko dira. Gako horiek argiaren metaforaren erabilera desberdinak identifikatzeko baliatuko ditugu eta, aldi berean, baieztatu ahal izango da film hau tradizio luze bezain unibertsal baten oinordeko dela, hau da, ezjakintasunaren aurka eta egiaren alde borroka egiten dutenen istorioaren adibide bat dela, eta, beraz, argiaren metaforari jarraitutasuna ematen diola filmak.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2021-05-21

Aipuak nola egin

Garmendia Glaría, O. Z. (2021). <i>The Truman Show</i> pelikularen argi-ilunak: argiaren metaforaren aktualizazio bat. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (117), 33–53. https://doi.org/10.26876/uztaro.117.2021.2

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak