Neandertalak eta hizkuntza
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.117.2021.5Gako-hitzak:
Neandertala, Hizkuntza, Hioidea, FOXP2Laburpena
Neandertalek komunikatzeko ahozko hizkuntza erabiltzen ote zuten aztertzea izan da lan honen helburu nagusia, bai eta horren inguruko teoriak aurkeztea ere. Horretarako, lehenengo atalean neandertalen ikerketaren historia azaldu da taula batean, denboran zehar aurkitutako aztarnak kronologikoki antolatuta. Horren ostean, metodoak, aurkikuntzak eta hipotesiak denboran barrena artikulatzen joan direla ikusi eta bigarren atalean orain arteko kontsentsu zientifikoa eta eztabaidaildo nagusiak azaleratu dira. Aurrenekoak neandertalei buruzko adostasunei egiten die erreferentzia (nortzuk ziren, noiz bizi izan ziren, nolako itxura zuten edo haien bizimodua nolakoa zen) eta eztabaida-ildoetan, aldiz, ikertzaileen arteko eztabaida-gaiak aipatzen dira (espeziearen desagerpena, gainontzeko espezieekiko gurutzaketak eta hizkuntza). Horrek guztiak hizkuntzaren problematikara garamatza, eta lan honen muina den heinean, hirugarren atalean sakondu da. Hala, eztabaida-ardatzak diren hiru gai garrantzizkoenak banatuta aurkeztu dira: hizkuntza bazutela iradoki lezaketen aspektu kulturalak, hizkuntza artikulatua izateko baldintza fisikoak eta azterketa genetikoaren emaitzak.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2021 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.