Kanpo-homologazioa bertsolaritzan: Txirrita-Basarri etena
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.116.2021.5Gako-hitzak:
Bertsolaritza, Kanpo-homologazioa, Txirrita, Basarri, UtilitarismoaLaburpena
Artikulu honek XX. mendean zehar bertsolaritzaren baitan gertatutako fenomeno bat aztertu nahi du: jarduna kanpo irizpideekin homologatzeko saiakera. Erromantizismoan zehar Europako hainbat gutxiengo nazionaletan gertatu bezala, euskal abertzaletasunak ere kultur adierazpideetara jo zuen kontzientzia nazionala pizteko asmoz. Aitzolek gidatutako proiektu hark azkar ulertu zuen poesia motz geratzen zitzaiola bere asmoetarako, eta bertsolaritzan aurkitu zuen aldarrikatu nahi zituzten balio eta sinesmenak gizarteratzeko bide paregabea. Txirritak gorpuzten zuen bertso molde zirikatzailearen aldean, estilo zuzenago eta zuriago bat hobetsi zuten. Bertsolari ezin aproposagoa zeukaten eraldaketa gidatzeko: Basarri.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2021 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.