Demokrazia erradikala Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduan
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.114.2020.5Gako-hitzak:
Demokrazia erradikala, Nazionalismoa, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua, Erabakitzeko eskubideaLaburpena
Soziologian graduatua eta Historia Garaikideko Masterrean ikaslea Demokrazia erradikalaren paradigma garrantzitsuenetakoa da gaur egungo mugimendu eraldatzaileen artean, batik bat, goranzko joera duten Europako mugimendu nazionalisten artean. Demokrazia diskurtso nazionalistaren erdigunean jartzeak nazionalismoen artean erroko aldaketak sorrarazi ditu. Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua da Euskal Herrian fenomeno horren adibide garbia: nazio-legitimitatean oinarritutako diskurtsotik legitimitate demokratikoan oinarritutako diskurtsora, hiztegi marxista eta autodeterminazio-eskubidetik erradikalizatze demokratikoa eta erabakitzeko eskubidea ardatz izatera, negoziazio-estrategiatik prozesu bidezko estrategia populistara eta abar. Halere, nazioa eta klaseen auzia baztertu gabe, nolabaiteko tentsioan mugitzen da gaur egun ENAM, sintesi ideologiko historikoa, abertzaletasunaren eta marxismoaren artekoa, demokrazia erradikalarekin uztartuz.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2020 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.