Osasun-datu juridikoei buruzko babesa eta kirolean dopatzea

Egileak

  • Elena Atienza Macías
  • Ekain Payán Ellacuria

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.109.2019.5

Gako-hitzak:

Dopina, Osasun-datuen babesa, Lagin eta pasaporte biologikoa, Intimitaterako eskubidea

Laburpena

Artikulu honen helburua da lagin biologikoen eta datu pertsonalen tratamendutik eratorritako inplikazio juridikoei buruz gogoeta fina egitea; hain zuzen ere, kirol-arloan dopinaren aurkako kontrola lortze aldera. Azkenaldian, kezka nagusia bihurtu da dopatzearen kontrako kontrola erdiestea kirol-lehiaketetan, eta hori gogotik barreiatu egin da gizarte mailan. Izan ere, eztabaidaezina da dopinaren eraginak askotarikoak direla: kirolarien osasunean, parte-hartzaileen berdintasun-baldintzetan eta kirolaren bitartez helarazitako balioen galbideratzea eragiteko bitarteko gisa. Horrek guztiak ekarri du hamaika erakunde publikok nahiz pribatuk konponbideak abian jartzea praktika hori ekiditeko; horregatik, oso komenigarria da geure buruari galdetzea ea ezarritako lege-testuinguruak eta kontrolen praktikak bat egiten duten oinarrizko eskubideen babeserako arau orokorrarekin.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2019-05-14

Aipuak nola egin

Atienza Macías, E., & Payán Ellacuria, E. (2019). Osasun-datu juridikoei buruzko babesa eta kirolean dopatzea. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (109), 115–129. https://doi.org/10.26876/uztaro.109.2019.5

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak