Atsolorra, euskal jaiotza-erritua. Ereñotzun jasotakotestigantzak

Egileak

  • Idurre Lekuona Antzizar

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.109.2019.1

Gako-hitzak:

Atsolorra, Jaiotza-erritua, Bisita, Elizan sartzea, Emakumeen espazioak

Laburpena

Atsolorra garai batean Euskal Herrian egiten zen jaiotz-erritua da. Urteen poderioz atsolorra (ia) galdu egin da bazter guztietan. Egun zenbait herritan erritu hori berreskuratzeko ahaleginetan dabiltza. Atsolorra esaten zitzaion haurra jaiotako baserrira igande arratsaldean auzoko emakumeek egiten zuten bisitari. Gehienetan emakumeak besterik ez ziren joaten eta laguntza txiki bat eramaten zuten. Etxekoek esker onez afari-merienda ematen zieten bisitariei.

Hernaniko Ereñotzu entitate txikian atsolorra berreskuratu dute. Horretarako, besteak beste, ikerketa-lan txiki bat egin zen 2015. eta 2016. urteetan auzoan, atsolorraren nondik norakoak hobeto ezagutzeko. Horretarako dokumentazio-lana eta landa-lana egin ziren eta bi iturri horietatik jasotako informazioarekin osatua da artikulu hau.

Atsolorraz gain, jaiotzaren inguruko bestelako igarobide-errituez, emakumeez eta horien sozializazioaz, gizarte komunitarioaz eta nekaritza-munduaz ere hitz egingo dugu artikulu honetan.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2019-05-14

Aipuak nola egin

Lekuona Antzizar, I. (2019). <em>Atsolorra</em>, euskal jaiotza-erritua. Ereñotzun jasotakotestigantzak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (109), 5–26. https://doi.org/10.26876/uztaro.109.2019.1

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak