Hautsi da anphora: Sare-aktorearen Teoriara hurbilpena

Egileak

  • Jokin Bergara Eguren

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.108.2019.5

Gako-hitzak:

Sare-aktorea, Pentsamendu soziala, Jakintza teknologikoa, Muntaketa, Kutxa beltza

Laburpena

Europa eta mundu-mailako gizarte-zientzietan paradigma erabat berritzailea azaldu da azken hamarkada hauetan, Actor-Network Theory izendapena jasoz. Oihartzun zabala izaten ari denez, oinarri epistemologiko, ontologiko eta metodologiko berriak eskaintzen baitizkigu, euskal soziologiara ekartzeko saiakera egin gurada. Sare-aktorearen Teoria gisa definiturik, darabiltzan kontzeptuetara hurbiltzea proposatzen da jarraian, besteak beste, tresna-kutxa, itzulpen, muntaketa edo kutxa beltza terminoak erabiliz. Haren jaiotzaren aurretik izandako eraginak ekarri dira Tarde, Garfinkel, Serres eta Deleuze-ren ekarpen nagusiak azpimarratuz eta proposaturiko ideiek izandako bilakaera azalduz. Ikerketa-eremuan zer aplikazio izan duen erakusteko, ilustrazio batzuk ere azaldu dira, hiri, osasun edo ekonomiaren soziologian burutu direnak. Bukatzeko, izan dituen kritika nagusiak aipatuko dira, euskal soziologiari paradigma berritzaile hauetan murgiltzeko gonbidapena lutzazeaz batera.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2019-03-11

Aipuak nola egin

Bergara Eguren, J. (2019). Hautsi da anphora: Sare-aktorearen Teoriara hurbilpena. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (108), 97–114. https://doi.org/10.26876/uztaro.108.2019.5

Zenbakia

Atala

Artikuluak