Nitrogenoa: iragana eta orainaldia konektaturik

Egileak

  • Astrid Barona Fernandez
  • Begoña Etxebarria Robledo
  • Estibaliz Díaz Tena
  • Naiara Rojo Azaceta
  • Gorka Gallastegui Ruiz de Gordoa

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.107.2018.2

Gako-hitzak:

Nitrogenoa, Ongarriak, Iraunkortasuna, Haber

Laburpena

Airearen osagai nagusia den nitrogeno gasak lotura historiko estua du gizartearen garapen ekonomiko, sozial eta politikoarekin, amoniakoaren sintesian izan duen protagonismoa dela-eta. 1908. urtean Fritz Haber-ek lorturiko amoniakoaren sintesia kimikaren mugarri zientifikoa izan zen, eta, aldi berean, aurkako helburuak zituzten sektore industrial askoren garapena goitik behera aldatu zuen aurkikuntza horrek, hala nola biztanleriaren hazkundea bermatzen zuten laborantza-ongarrien ekoizpena eta gerra-xederako fabrikatzen ziren lehergaien industria erabat transformatu zituen. Egia esan, XX. mendearen hasierako hamarkadetako arazoak konpontzeko aurrerapen itzela izan zen, eta oraindik ere sintesi-prozesu horren menpe bizi gara. Ez du ordezkorik, baina kontuan izan behar dugu haren inpaktu ekologikoa jasanezina dela eta gaur egun ingurumenarekiko kalteak agerian daudela. Beraz, historian zehar amoniakoaren sintesiaren berrikuntza historikoak gizateriaren alde eta kontra eragin dituen ondorioak eta kontraesanak erakustea da artikulu honen helburua.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2018-11-05

Aipuak nola egin

Barona Fernandez, A., Etxebarria Robledo, B., Díaz Tena, E., Rojo Azaceta, N., & Gallastegui Ruiz de Gordoa, G. (2018). Nitrogenoa: iragana eta orainaldia konektaturik. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (107), 25–34. https://doi.org/10.26876/uztaro.107.2018.2

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak