Indianoa XX. mendearen lehen erdiko euskal eleberrigintzan
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.106.2018.2Gako-hitzak:
Emigrazioa, Herrimina, Integrazio-maila, ItzuleraLaburpena
XX. mendearen lehen erdiko euskal eleberrigintzak nolako indianoak aurkeztu zituen aztertzen da. Lau egilek kontatutako istorioetako osagai dira: Tx. Agirreren Kresalan(1906), J.M. Etxeitaren Jaioterri Maitian (1910), R.M. Azkueren Ardi galduan (1918) eta J.A. Irazustaren Joañixion (1946) topatzen dira. Guztiak Ameriketara joan eta aberastuta Euskal Herriratutakoak izateak baino ez ditu lotzen, ez han bizi izandakoak, ezta itzuli ostekoak ere. Hangoari dagokionez, isolamendua lagun izan zuenetik, emazte eta «baltzukide» amerikarra izan zituenera; giro lasaian bizi izan zirenetik, bortizkeria ezagutu zutenetara. Arrazoi desberdinek bultzatuta egin bidaiaren amaieran, bakarra da damutzen dena; halaber, bakarra berriro Ameriketarako bidea hartzen duena.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2018 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.