Eskola-adineko neska-mutilen portaera agresiboaren azterketa psikobiologikoa

Egileak

  • Eider Pascual Sagastizabal
  • Aitziber Azurmendi Imaz
  • Nora del Puerto Golzarri
  • José Ramón Sánchez Martín

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.105.2018.2

Gako-hitzak:

Agresioa, Hormonak, Enpatia, Tenperamentua, Eskola-adina

Laburpena

Portaera agresiboan eragiten duten faktoreak ugariak dira: ingurunekoak, genetikoak, fisiologikoak eta sozialak. Ikerketa honen helburua da aztertzea nola eragiten duten zenbait aldagai psikologiko eta biologikok eskola-adineko neskamutilen jokabide agresiboan, kontuan hartuz sexuen arteko ezberdintasuna. Horretarako, luzera erdiko bi fasedun ikerketa egin zen. Bi faseetan neska-mutilen portaera oldarkorra neurtu eta listu-laginak bildu ziren hormona-mailak aztertzeko. Horrez gain, zenbait aldagai psikologiko analizatu ziren. Emaitzek erakutsi zutenez, aldagai psikologiko (enpatia eta tenperamentua) eta biologikoen (testosterona eta kortisola) elkarreraginak neska-mutilen jokabide agresiboa azaldu zuen, baina elkarreragina desberdina izan zen bi faseetan. Hau da, faktore psikologiko eta biologikoen eragina jokabide agresiboan desberdina izan zen adinaren arabera. Emaitza hauek agerian jartzen dute aldagai psikologiko eta biologikoen arteko elkarreragina ikertzearen garrantzia portaera agresiboa azaltzeko.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2018-06-11

Aipuak nola egin

Pascual Sagastizabal, E., Azurmendi Imaz, A., del Puerto Golzarri, N., & Sánchez Martín, J. R. (2018). Eskola-adineko neska-mutilen portaera agresiboaren azterketa psikobiologikoa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (105), 27–45. https://doi.org/10.26876/uztaro.105.2018.2

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak