Gazteen lonjen fenomenoa. Bermeon eginiko kasu-azterketa

Egileak

  • Yaiza Fariñas Garzia
  • Monike Gezuraga Amundarain

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.104.2018.3

Gako-hitzak:

Gazteak, Sozializazioa, Gazteen lokalak, Esku-hartze hezitzailea

Laburpena

Lan hau Bermeoko udalerrian egindako gazteen lokalei buruzko kasu-azterketan
oinarritzen da. 15-30 urte bitarteko gazteen lokaletan egiten ari diren praktika sozio-hezitzaileak zein gazte horien hazkundea ezagutzea izan da helburu nagusia. Azterketa hau 2015. urtean garatu zen, otsailetik urrira doazen hilabeteetan. Prozesuan zehar, informazioa eskuratzeko zenbait teknika erabili dira: analisi dokumentala, elkarrizketak eta talde komunikatiboa, hain zuzen ere. Horiek Bermeoko gazteen lokaletan inplikatuta dauden eragileen ahotsak jasotzea ahalbidetu dute. Azterketa honek alderdi teoriko batzuk zehaztera eraman gaitu, gazteen sozializaziotik jendarte-hezitzailearen garrantzira eta lokalen eremuan izan dezaketen betekizunera zabaltzen direnak. Bermeon egindako kasuazterketa aurkeztu ostean, lortu ditugun emaitzak plazaratuko ditugu eta, azkenik, ondorioztatutako ideia nagusiak jasoko dira.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2018-03-13

Aipuak nola egin

Fariñas Garzia, Y., & Gezuraga Amundarain, M. (2018). Gazteen lonjen fenomenoa. Bermeon eginiko kasu-azterketa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (104), 47–59. https://doi.org/10.26876/uztaro.104.2018.3

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak