Europar Batasuna eta immigrazioaren kudeaketa: Magrebeko herrialdeen kasua

Egileak

  • Aintzane Artetxe Larrabide

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.104.2018.5

Gako-hitzak:

Europar Batasuna, Migrazio Politika, Magreb, Nazioarteko Harremanak

Laburpena

2013tik aurrera, errefuxiatuen krisiak immigrazioaren arazoa Europar Batasunaren kezka handienetako bat bilakatu du. Baina, momentu hauetan Europako herrialdeek ekialdeko Mediterraneoari begiratzen badiote ere, urteetan mugimendu migratzaileek Ipar Afrikako mendebaldetik, hau da Magreb deituriko eskualdetik, etengabeko presioa azaltzen dute; esan beharra dago, Hego Europako estatuak izan direla presio hori gehien jasan dutenak. Magrebeko estatuak etorkin askoren jatorrizko herrialdeak badira ere, Saharaz hegoaldeko pertsona askoren igarotze-herrialde bihurtu dira. Horrek, eremu euro-mediterraneoko zati honetan, immigrazioa fenomeno konplexu gisa aztertzeko premia ekarri du. Bere aldetik, Europar Batasunak immigrazioa kudeatzeko orduan zailtasun handiak utzi ditu agerian; esaterako, estatu kide guztien artean politika bateratu bat gauzatzeko zailtasunak, eta Magrebeko herrialdeekiko lankidetza operatibo eta eraginkorrak diseinatzeko zailtasunak.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2018-03-13

Aipuak nola egin

Artetxe Larrabide, A. (2018). Europar Batasuna eta immigrazioaren kudeaketa: Magrebeko herrialdeen kasua. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (104), 87–99. https://doi.org/10.26876/uztaro.104.2018.5

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak