Demokrazia eta Platonen proposamen politikoaren oinarri teorikoak
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.102.2017.2Gako-hitzak:
Platon, Politeia, Politika, DemokraziaLaburpena
Egungo erregimen demokratikoen krisia oinarri harturik, artikulu honek Platonen pentsamendu politikoak eduki dezakeen gaurkotasun eta garrantziaz egiten du gogoeta. Lehenik eta behin, egungo egoera politikoaren gainbegiratu orokor bat eskaintzen du, Platonen teoria politikoa eta, oro har, demokratikoa ez den pentsamendu politiko oro era arinean gaitzesten direla nabarmenduz, totalitaristak direlako aitzakiarekin. Jarraian, atenastarraren teoria politikoaren oinarri teorikoak agerian uzten dira, ostera ideologia demokratikoaren —Periklesen garaikoaren zein gaur egungoaren— oinarriekin alderatuta erabat bestelakoak direla agerian utziz. Bi ikuspegiek proposatutako ildoa desberdina da, hain zuzen ere, haien printzipioak erabat bestelakoak direlako. Azkenik, analisiaren ondorio moduan, Platonen, baina baita demokratikoak ez direnen, hausnarketa politikoak tentuz aztertzea ikuspegi demokratikoa defendatzen dutenei arrunt mesedegarria suerta dakiekeela nabarmentzen da, batez ere, teoria demokratikoaren oinarriak birpentsatzeko aukera eskaintzen baitu.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2017 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.