Euskarazko haur-literatura eta kulturartekotasuna
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.100.2017.5Gako-hitzak:
Haur-literatura, Kulturarteko hezkuntza, Kulturarteko konpetentziakLaburpena
Ikerketa honetan euskaraz argitaratutako haur-liburuen corpus bat aztertu da kulturarteko ikuspegitik. Helburua izan da kulturarteko konpetentziak garatzen lagundu dezaketen liburuak aurkitzea; alegia, kulturarteko hezkuntzaren tresna moduan erabil daitezkeenak. Horretarako, irizpideak bilatzea derrigorrezkoa izan da, eta irizpideen zerrenda bat eraiki da, haur-literaturan aplikatzeko; zer liburuk laguntzen duten konpetentzia horiek garatzen detektatu ahal izateko, hain zuzen. Ikerketan, beraz, haur-literaturako corpus bat zedarritu da, analizatzeko irizpideak finkatu dira, irizpideen arabera corpusaren azterketa egin da, eta ondorioak atera dira.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2017 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.