Idatzizko albisteen ikusentzunezkotzea. Wall Street Journal, New York Times, El Pais, Ara, El Correo, Berria, Argia eta Goiena aztergai
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.95.2015.4Gako-hitzak:
Komunikabideak · Bideo-kazetaritza · Ikus-entzunezkotzea · Idatzizko albisteakLaburpena
Komunikabideak, oro har, jakitun dira online bidezko bideo-kontsumoa etengabe hazten ari dela. Eta idatzizko komunikabideek ere ekin diote albisteen ikus-entzuteko prozesuari. Hori bakarrik ez, bideo propioen ekoizpenean ari dira jatorriz idatzizko medioak direnak, oso garbi izan gabe idatzizko albistearen eta ikus-entzunezkoaren artean egon behar den harremana. Kontsumo-joerak aldatzen doazen heinean, esperimentazio-fasean murgildu dira baita egunkariak ere, euren edizio digitaletan. Bizirauteko erronka ote da ikus-entzunezkotze propioa gauzatzea? Galdera horri erantzun ahal izateko, ezinbestekoa da jakitea egunkari horien bideogintza nolakoa den eta zein eratako albisteetan ari diren ikus-entzunezkotzen.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2015 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.