Unibertsitatea Garapenerako Lankidetza Deszentralizatuan: Euskal Autonomia Erkidegoko kasua
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.91.2014.1Gako-hitzak:
Garapenerako unibertsitate-lankidetza · Lankidetza deszentralizatua · Politiken ebaluazioaLaburpena
Garapenerako Lankidetza Deszentralizatuak, gaur egun leku askotan atzerakada jasaten ari den arren, garapenerako lankidetzaren ohiko erlazio eta jarduteak berritzea ekarri du; lankidetza-eragile eta harremanei arreta berezia eskaini die eta lankidetza eraldatzailea ahalbidetu duten aukerak sortu ditu.
Garapenerako lankidetzarekiko konpromiso sendoenetakoa duen autonomia-erkidegoa izaki, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasua esanguratsua da testuinguru honetan. Hori dela-eta, unibertsitateak EAEko erakunde nagusien garapenerako lankidetza-politikan izan duen papera aztertu da. Azterketa honek berebiziko arretaz barne hartu ditu ondorengo elementu biak: alde batetik, euskal lankidetzaren hastapenetatik gaur egun arte lankidetza-politikak diseinatzeko orduan unibertsitateari esleitu zaion papera, eta beste alde batetik, 1988tik 2008ra doan hogei urteko tartean aipatu politikak ezartzean bete duen papera.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2014 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.