Gerra iraultzailetik nazionalismo iraultzailera. Nazio-arazoaren eta biolentziaren inguruko hausnarketaren garapena ETAn (1958-1970)
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.87.2013.5Laburpena
Badaude gertakizun batzuk euskal nazionalismoaren historian inflexio-puntuak ezarri dituztenak. Haietako bat 1958an gertatu zen. Urte horretan euskal nazionalismoa ulertzeko, azaltzeko eta praktikara eramateko ikuspegi ideologiko berri baten hazia landatu zen. Urte hori ETAren sorrerakoa izan zen. Bere historiako lehenengo urteetan, ETAk kontzeptu berritzaileak erantsi zizkion euskal nazionalismoaren oinarri ideologikoari, esate baterako, kolonialismoaren aurkako teoriak, nazionalismo iraultzailea, sozialismoa edo borroka armatua. Artikulu honetan ETAren sorreratik 1970era arte erakundearen baitan biolentziari buruz eta euskal nazio-arazoaren inguruan egindako hausnarketaren garapena azaltzeaz gain, ETAren gogoetan zehar bi elementu horien arteko harreman ideologikoa agertu nahi izan dugu.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2013 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.