«Kristau-elizak, kristau-herriarenak»: ikerketa zail baten oinarriak

Egileak

  • Iñazio Azkoaga Lasheras
  • Migel Larrambebere Zabala

Gako-hitzak:

Parrokiaren ondasunak · Hamarrenak eta primiziak · Patronatua · Jabetza Erregistroa

Laburpena

Eliza erakundea da eta lege zibilek aspaldidanik aitortu izan diote ondasunak edukitzeko eskubidea. Historian zehar Elizak donazio asko jaso izan ditu, beste erakundeetatik batzuetan eta bere eliztarren eskuetatik beti. Erdi Aroan gauzatu zen oinarrizko zerga-sistema bat: eliztarrek beren parrokiei hamarrenak —apaizen eta pobreen sostengurako— eta primiziak —parrokia- ren gastuetarako (obrak, kultua)— ematen zizkieten. Errealitate horien lekuko dira parrokietako artxiboetan ditugun «tazmia» eta «fabrika» izeneko liburuak. Erakunde zibilek parte hartu izan dute parrokien ondasunen administrazioan, bi aginteak (zibila eta eklesiastikoa) elkarlanean aritzen baitziren (patronatua eta abar sortuz). XIX. mendeak aldaketa asko ekarri zituen: desamortiza- zioak; hamarrenak, primiziak eta patronatua bertan behera uztea… 1861. ur- tean sortutako Jabetza Erregistroan ez zegoen tenplu katolikoak inskriba- tzerik. 1867/1998 Errege Dekretuak salbuespen hori inkonstituzionaltzat eman du: musulmanek beren meskitak immatrikulatzeko eskubidea badute, zer dela-eta ez Eliza Katolikoak bere tenpluak?

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2009-11-30

Aipuak nola egin

Azkoaga Lasheras, I., & Larrambebere Zabala, M. (2009). «Kristau-elizak, kristau-herriarenak»: ikerketa zail baten oinarriak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (71), 31–42. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4399

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak