Ikuspuntu berriak umeen zenbatze-ekintzari buruz: Piaget-engandik harago
Laburpena
Umeei dagozkien aktibitateen artean, zenbatzea da, apika, berezko izaera matematikoa duen lehenengo ekintza. Eguneroko bizimoduan, guraso eta zaintzaileek haurtxoei hornitzen dizkiete zenbakiak eta zenbakiak erabiltzen ikasteko aukera anitz. Matematikako zeregin goiztiar horiek, ordea, galdera interesgarri bat iradokitzen dute: umetxoek ulertuko ote dute zer egiten duten zenbatu bitartean? Artikulu honetan, galdera horri erantzuteko egin diren saiakeren errepasoa eskaintzen da. Hasteko, Jean Piaget-en ikusmoldearen arabera, umeen aritmetika-abilezien ezaugarriak azaltzen dira. Jarraian, autore horren teorian aintzat hartzen ez diren sei urtetik beherako haurren zenbatze-ekintzaren gaineko datuak azalduko dira. Amaitzeko, azken urteotan estimuluen ezaugarri kuantitatiboei erreparatzeko bi urtetik beherako umeek adierazten dituzten ahalmenen inguruko ikerkuntzaren berrikuspena agertuko da.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2008 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2008-06-13
Aipuak nola egin
Villarroel Villamor, J. D., & Nuño Angós, T. (2008). Ikuspuntu berriak umeen zenbatze-ekintzari buruz: Piaget-engandik harago. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (65), 55–71. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4271