Basho-ren basora bazoaz... (renkuaz eta haikuaz)

Egileak

  • Antonio Casado da Rocha
  • Zigor Perales Hernandez

Laburpena

Artikulu honek renkua aurkezten du, olerki lotuaren forma japoniarra, euskal bertsolaritzarekin antzekotasunik baduena. Antzinako Japonian renkuak nola idazten ziren erakusten dugu lehendabizi, Bashõ-ren “Neguko zaparrada”ren (1684) aurreneko bertsoak itzuliz. Renkuak euskaraz (edo beste hizkuntza batean) egiteko modu bat proposatzen dugu ondoren, ariketa honek gure ahalmen poetikoak zein giza harremanak suspertu ditzakeelakoan. Renkutik eratorritakoa, ezagunagoa eta laburragoa den haiku jeneroa aztertzen dugu hurrengo atalean, zenbait poeta garaikideren lanak aipatuz; besteak beste, J. F. Azkona eta J. K. Igerabide euskal idazleenak. Debra Kang Dean idazle amerikarrarekin izandako solasaldia eransten dugu azkenik, zeinak renku moduan idatzitako egunkari poetikoa argitaratu zuen 2003an (Precipitates). Mendebaldeko olerkigintzan Ekialdeko teknikak erabiltzeko bideak aztertzen dira elkarrizketa horretan.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2004-12-30

Aipuak nola egin

Casado da Rocha, A., & Perales Hernandez, Z. (2004). Basho-ren basora bazoaz. (renkuaz eta haikuaz). Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (51), 83–97. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4157

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak