Euskara helduaroan ikasteko motibazioa: hainbat gogoeta
Laburpena
Artikulu honetan aztertzen ditugu motibazioaren gaineko hainbat kontzeptu eta teoria, Bigarren Hizkuntzen Eskurapenaren eta irakaskuntza/ikaskuntzaren alorrekoak. Aztergai ditugu hemen, besteak beste, Gizarte Psikologiaren ikuspegia eta horren ekarpenik behinena, sozio-heziketazko eredua, hala nola beste ekarpen berriago batzuk ere. Kontzeptu eta teoria horiek gehiago datoz elkar osatzera elkar baztertzera baino. Gainbegirada hori egin eta gero, euskara-ikasle helduen motibazioa aztertzeko lanak laburbiltzen dira. Erreparatu egiten zaie, era berean, euskara-ikasleen motibazioari eragin ahal dioten beste zenbait aldagairi ere. Nola adoretu ikaslea euskara ikastera? Horra hor galdera giltzarria. Erantzuteko asmoz, hainbat motibazio-estrategia azalduko ditugu ikasgelan baliagarri direlakoan.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2004 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.