Euskal literatur sistema milurte berriaren atarian

Egileak

  • Mari Jose Olaziregi Alustiza

Laburpena

Artikulu honek Londresen 2000ko uztailean egin zen “1st International Symposium on Basque Cultural Studies” delakoan irakurritako hitzaldia jasotzen du. Bertan, egungo euskal literatur sistemaren deskribapena egiten ahalegindu nintzen, hau da, euskal literatur testuen produkzioa, bitartekaritza eta harrera barneratzen dituen egituraren deskribapena. Euskal literaturak mende honetan izandako igoera kuantitatibo eta kualitatiboa aztertu ondoren, etorkizuneko erronkak zeintzuk izango liratekeen aurkeztera ere ausartu ginen. Ildo honetan, euskal lanen itzulpena, kritikagintzaren indartzea eta plazerezko irakurketa literarioaren aldeko aldarrikapena izan zen gurea.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2000-09-14

Aipuak nola egin

Olaziregi Alustiza, M. J. (2000). Euskal literatur sistema milurte berriaren atarian. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (34), 87–96. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4045

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak