Ekonomia versus ekologia: historialaritzarentzako zenbait irakaspen

Egileak

  • Iban Zaldua Gonzalez

Laburpena

Artikulu honetan aztertzen dira ekonomiak, zientzia bezala (eta, beraz, ekonomi historiak, diziplina hibrido bezala) bere sorrera garaitik hartu zuen bide “antiekologikoaren” oinarriak eta ondorioak. Ekonomiak analizatzen duen produkzioaren eta banaketaren eremua naturatik aparte legokeen giza mundu gisa kontsideratu du, eta honek giza ekonomia beraren historia, bilakaera eta batez ere etorkizuna ikertzeko oztopo handiak jarri ditu. 1970.eko hamarkada- tik, krisi ekologikoa argiro nabarmentzen hasi zenetik, ordea, ekologiaren garapenarekin batera, arazo ekonomikoen eta ekologikoen arteko lotura berriak bilatu dira bien arteko sintesia aurkitu nahian: hau dela eta, fokatze berri horren aitzindarien arrastoak bilatu dira eta, azken hogei-hogeita hamar urte hauetan, kritika handiak egin zaizkio “ekonomia ortodoxoari”. Ekonomi zientziak erreakzionatu du, kasu batzuetan aipatu sintesia aldarrikatuz, eta beste batzuetan analisiaren atal batzuk ortodoxia neoklasikoan hala-hola integratuz. Azkenik, historia lan-batzuk abiapuntutzat hartuz, ekologi historia posible baterako bide eta ikaskizunak azaltzen saiatuko gara.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

1998-02-07

Aipuak nola egin

Zaldua Gonzalez, I. (1998). Ekonomia versus ekologia: historialaritzarentzako zenbait irakaspen. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (25), 13–45. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3914

Zenbakia

Atala

Artikuluak